II LEA-ARTIBAI RALLYE

Badator II. Rallya. Ikusita iazkoak izan zuen harrera ona eta balorazio erabat atsegina gogotsu gatoz aurten ere.

Kastinparro Racing taldea da Rally honetako antolatzaile nagusia. KPR 1998an sortutako talde gaztea berau. Etxebarriko gazte kotxezaleen artean aurrera eramana eta gaur egun gidari trebeek ere hartzen dute parte bertan. Esan beharra dago, oraingoan ere, Durangalde Racing Eskuderia ezinbesteko laguntza dela guretzat. Harreman sakona izateaz gain, sekulako babesa ematen diguna.


Urte osoko lana dago orain egun bitan igaroko den Rallyaren atzean. Aurten ere espero bezain leial eta zintzo espero ditugu zaleak eta laguntzaileak, ezinbestekoa baita jendearen parte hartzea eta gogotsu egindako lana gure proiektu hau gauzatu dadin.


Lana eta borondatea gutxi ez balitz ere, diruz laguntzea ere beharrezkoa da hau aurrera eramateko, nahi eta nahi ez. Horretarako aintzat hartu behar dira babesleek emandako laguntza. Azpimarratu nahi genuke iazko babesleez gain berriak ere prestatu zaizkigula. Etxebarriko jaietan jarritako txosnak (2012an lehenengoz) emandako irabaziaz gainera, kamiseta batzuk atera ditugu, Rallya ezagutzera emateko batez ere, eta diru apur bat lortzeko, noski.
 

Aurten mugak gainditu ditugula esan behar, diputaziora jo dugu ate joka eta laguntza jaso dugu, kontutan hartu dute gure erantzunkizuna eta lana. Oso pozik gaude jasotako emaitzarekin.

 
Iazko podiuma, KPR-ko kideekin batera

Iaz ametsa Euskal Herriko Rallyrik handiena antolatzea izan zen. Aurten iazkoa errepikatzea eta iazkoak izan zuen adinako harrera eta parte hartzea izatea da. Gure helburua zaleak zein pilotoak, laguntzaileak... gustura uztea da, aseta eta gu geu irribarrez eta lortu izanaren satisfazioz.


 Amaitzeko, ez gara aspertzen Durangalde Racing Eskuderiari eskerrak ematen, berari esker gure proiektuak gorputza hartuko baitu beste behin ere. Etorkizunera begira gure talde xumea eskuderia bihurtuko den itxaropena dugu eta orduan hasiberriak diren taldeei geuk ere esku bat bota ahal izatea, euren ametsak egia bihur daitezen.

Besterik gabe, goza ezazue!!!